XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIPUZKOA /1981EKO BIZTANLEEN UDAL-ERROLDA / INSKRIPZIO-ORRIA

HONDOKO BI TALDETAKOREN BATEAN SARTZEN DIREN PERTSONA GUZTIAK UKITZEN DITU ERROLDA-INSKRIPZIOAK:
I. 1981eko Martxoaren l.ean beren bizilekua Udal honetan finkaturik zeukaten PERTSONAK, nahiz eta egun horretan beren bizilekutik kanpora aurkitu.
II. Beren bizilekua Udal honetatik kanpora edo atzerrian zeukaten PERTSONAK baina 1981eko Martxoaren 1.ean Udal honetan aurkitzen zirenak.

ERROLDA ORRIAREN BETETZEA ERRAZTEKO ZENBAIT ARGITASUN ORRI HONETAN INSKRIBATU BEHAR DIREN PERTSONAK

- Familia osatzen duten pertsona guztiak inskribatu behar dira, bai eta aldi baterako bertatik kanpora daudenak ere; eta berebat pasaizoko pertsonak ere, hau da, beren bizilekua beste herri batean izanik, 1981eko Martxoaren 1.ean etxe bizitzan aurkitzen direnak.

Ez ahaztu haur txikiak inskribatzea, bai eta jaioberriak ere, 1981eko Martxoaren 1.a baino lehen jaioak badira.

Egun hori baino geroago jaiotakorik ez da inskribatuko.

1. Izen-abizenak

Oso kontuan hartzekoa da, interesatuen beren mesedetan, datu hauek letra maiuskulaz, inprimategiko letra-moduz, idaztea, idazkera behar bezala irakurri eta interpretatzekoan okerrik gerta ez dadin.

2. Bizilekudun-egoera

X batez markatuko dute:
P (presente): batekin dagoen koadrotxoa, herrian bizilekua duten eta 1981eko Martxoaren 1.ean BERTAN ziren pertsonek.
A (ausente): bizilekua herrian duten arren, egun hartan zerbaitegatik bertatik KANPORA aurkitzen ziren pertsonek.
T (transeúnte) beren bizilekua herrian EZ duten arren, 1981eko Martxoaren 1.ean bertan aurkitzen ziren pertsonek.

ADITU: T (transeúnte) bezala enpadronatzen bazara hemen, beste herri batetan residente bezala enpadronatua egon behar duzu eta han bakarrik, esate baterako, zure botoa ematerik izango zenuke.

3. Famili buru edo Pertsona Nagusiarekiko

Adibidez idatz ezazu emaztea, semea, suhia, erraina, biloba, aita, ama, aitaginarreba, anaia, koinatua, osaba, iloba, arrotza, adiskidea, zerbitzaria, etab.

5. Egoera Zibila

X batez markatuko dute D (dibortziatuak, banatuak) koadrotxoa ez legez, dibortziaturik edo banaturik daudenek bakarrik, bai eta egotez elkarrengandik banatuta daudenak ere, elkar-banatzeko inolako prozesu judizalik hasi ez badute ere.

7. Aitaren eta amaren izenak

Orrian inskribatzen den pertsona bakoitzarentzat, aitaren eta amaren izena jarri behar da, bai eta hilak badira ere.

9. Dituzun titulu eskolar, akademiko edo profesionalak

Lortu den goren-mailako titulua aipatuko da.

Esate baterako unibersitate-ikasketak egiten ari den ikasle batek erantzun beharko du: lortu duen mailarik gorena Goi-Batxillerra dela edo COU.

Titulurik ez baduzu, jar ezazu ikasketarik gabe.

Irakurtzen eta idazten ez badakizu eta 10 urtetik gora badituzu jar ezazu analfabetoa.

10. Profesio, bizibide edo lanbide nausiena etab.

Jar ezazu lehenengo lerroan zure profesio, bizibide edo lanbide nagusiena.

Esate baterako: hargin-peoia, medikua, mekaniko montatzailea, etab.

Edo eta adieraz ezazu zure egoera pertsonala, halanola: errentaduna, jubilatua, etxeko lanak, ikaslea, eskolara hasi gabeko haur txikia, etab.

Jar ezazu bigarren lerroan.

Lan egiten duzuneko enpresa, establezimendu edo lantokiaren aktibitatea (lan gabe, enplegu bila edo soldaduskan bazaude aipa ezazu azkena izan zenuen lanpostua edo enplegua).

Jar ezazu hirugarren lerroan.

Lan egiten duzuneko enpresa edo entitatearen izena edo arrazoi soziala (lan gabe edo lanbila aurkitzen bazara jar ezazu soilik Langabe).

11. Euskararen ezagutza

Euskararen ezagutza aipatzen den zerrenda bakoitzean (ulertu, hitzegin, irakurri, idatzi) X bakarra jarri behar da (edo ezer edo zerbait edo ongi zutabean).

Hau da, zerrenda bat baino gehiagotan erantzunak izan daitezke, baina EZ zutabe bat baino gehiagotan.

12. Herri honetara heldu zeneko urtea eta hilabetea

Beti herri honetan bizi izan diren pertsonek ez daukate galde honi erantzun beharrik.

13. Gaixotasunak eta minusbaliotasunak

Galdera honen bidez, aipatzen diren sailetan, Probintziak sanitate eta osasun-laguntzaren aldetik dituen premiak neurtzea besterik ez da billatzen, zerbitzu hobeak antolatzeko asmotan.

ENTITATE LOKALETAKO BIZTANLERIARI ETA LURRALDE-MUGAPENARI BURUZKO ARAUTEGIA (art. 95.3)

Udal-Administrazioak ahala izango du, berez edo bere Agenteen bidez, inskripzio-orrietan agertzen diren datu guztiak egiaztatzeko, horretarako Nortasun-Agiri Nazionala, Famili-liburua edo gisa horretako beste dokumentu batzuk aurkeztea eskatuz eta galdatuz.